Larunbatean Hondarribiko senegaldarrek euren aberri eguna ospatuko dute

Senegaldarrek apirilaren 4ean euren herriaren askatasun eguna ospatzen dute, euren Aberri Eguna.

Asteguna zenez, ezin izan zuten egunean bertan ospatu behar bezala halako egun garrantzitsua, eta hil honen 16ean, datorren larunbatean ospatuko dute jai-giroan gure bizilagun senegaldarrak.

Horretarako, Santiago kalean, eguerdi partean, ehun lagun inguru bilduko dira, eta, elkarren arteko bileratxo bat egin ondoren, Senegalgo bandera eta ikurrina jarriko dituzte. Ondoren, bertan bazkaldu, eta euren dantza eta kanten artean ospatzen jarraituko dute.

Etiquetas: