Interpretzaio-ibilbidea Jaizubiako hariztitik eta paduratik

Non: 
Irungo Bentak, RENFEko geralekua
Data: 
Igandea, Maiatza 1, 2016 - 09:15 -tik 12:30 -ra
Antolatzen du : 
Bidasoaldeko lagunak

Bidasoaldean eta Jaizubiako golf-zelaien ondoan, harizti erakargarri eta ezezagun bat dago; zelaiko zuloen artetik iragaten da, eta Jaizubiako padurara garamatza. Harizti heldua da, eta oso ondo kontserbatuta dago. Jaizkibeletik jaisten diren errekak eta zuhaitz altuak ditu, eta baita ereinotzez, zumeez, ezpel-zuhaixkez eta udaberrian kolore ugari eskaintzen dituzten loreez osatutako oihanpea ere. Hariztitik barrena doan bideak aukera ematen digu askotariko hegazti txikiak eta harrapari handi batzuk ikusteko.

Hariztitik Jaizubiako padurara iritsiko gara, hau da, lezkaz eta urez osatutako paisaiara, non paseko hegaztiek –udatarrek zein negutarrek– leku aproposa topatzen baitute jateko, babesteko eta habiak egiteko. Koartzak, koartzatxoak, hainbat anatido, lohian jana bilatzen duten hegaztiak eta lezkan ezkutatzen diren hegazti txikiak ikusiko ditugu. Jaizubiako hezegunea TXINGUDIKO babes eremuaren barruan dago: Babesteko Plan Berezia, Natura 2000 Sarea (Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua eta Kontserbazio Bereziko Eremua), nazioarteko hezegune garrantzitsuen RAMSAR hitzarmena.

Paduraren ondoan eta N-I errepidearen beste aldean Zubieta dago. Eremu honetan txabolak eta baratzeak daude gaur egun, eta nahiz eta bertan ezin den inolako azpiegiturarik egin, Irungo Udalak Plaiaundiko kirol instalazioak eraman nahi ditu bertara, urpean gera daitekeela eta babestuta dagoela kontuan hartu gabe. Honakoa babestutako naturagune honen kudeaketa txarraren adibidea da, 22 urte pasa baitira Plaiaundiko kirol instalazioak babestutako eremutik ateratzeko konpromisoa hartu zenetik.
Ibilbidean zehar, geldialdi batzuk egingo ditugu bertako altxorren berri emango diguten adituen azalpenak entzuteko.

Data: Maiatzak 1 igandea. Irteera ordua: 09,15 h. Irungo Bentak, RENFEko geralekua. Itzulera ordua: gutxi gorabehera 12,30 h. Ibilbide laua eta erraza (8 km). Prismatikoak eramatea gomendatzen da.

Euskal Herriko mendiak ederki ezagutzen dituen Jesús Mari Alquezar Club Vasco de Camping elkarteko ohorezko lehendakariak parte hartuko du.

Etiquetak: