EH Bildu Irun.- Irungo udalbatzak 2016ko martxoaren 30eko osoko bilkuran Villarrobledoko herriarekin senidetzeko lehen urratsa eman zuen, senidetze hori eman zedin onartuz. Baina 2016ko apirilaren 29ko Villarrobledoko osoko bilkurak ordea, ez zuen Irunekin senidetzea onartu. Arrazoiak arrazoi, honek argi erakusten du Irungo EH Bilduk egiten duen eskaera ezinbestekoa dela, hots, senidetzeak gauzatzeko oinarri batzuk zehaztearena eta prozedura bat edukitzearena.
Guzti honek errudun bakarra dauka, Jose Antonio Santano Irungo alkatea. Alkateak hainbestetan salatu izan ditugun funtzionatzeko ohikoak dituen moduak erabili ditu kasu honetan ere, hau da, bere interesak interes orokorren gainetik jartzea, baina oraingoan emaitza negatiboa izan da, eta ez soilik berarentzat, baita Irungo herriarentzat ere, ezezkoarekin pairatu behar izan duen lotsarengatik.
Hori horrela, eta gertatutakoa errepika ez dadin, martxoko eta apirileko osoko bilkuretan egin genuen eskaera berdina luzatu nahi diogu alkate jaunari. Jar gaitezen senidetzetarako oinarri finko batzuk zehazten eta osa dezagun guztion artean senidetzetarako adostutako prozedura bat.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 985 irakurketak
- Castellano