Pertsona ekintzaileentzako laguntza berriak: 1.000 euro pertsona ekintzaileentzat eta 1.500 euro proiektu enpresarialak martxan jartzeko

Bidasoa Bizirik.- Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en departamentuaren bidez, informazio bilera eskainiko dute ekainaren 17an, ostiralarekin, 11:30etan Mirarietako Ama Birjina kaleko bulegoetan. Ideia enpresariala garatuko duten pertsona ekintzaileentzako edo proiektu enpresarialak martxan jartzeko emango dituzten diru-laguntza berriak aurkeztuko dituzte.

Ondorengo laguntzak jaso ahal izango dituzte onuradunek:
    - Ideia enpresariala garatzeko: 1.000 euro pertsona ekintzaile bakoitzeko. %15 handituko da kopurua sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa baldin bada, laguntza prozesua hasten den momentuan. Emakumea baldin bada, beste %15 handituko da kopurua.
    - Proiektu enpresarialak martxan jartzeko: 1.500 euro pertsona ekintzaile bakoitzeko. %15 handituko da kopurua sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa baldin bada, laguntza prozesua hasten den momentuan. Emakumea baldin bada, beste %15 handituko da kopurua.

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak martxan jarri du ekimena, eta Europako Gizarte Funtsak ere finantzatzen du. Bidasoa eskualdean 20 izango dira laguntza jaso ahal izango duten pertsona ekintzaileak.

Laguntzak eskatzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik Bidasoa Bizirik-en tutoretza eta aholkularitza prozesua hasi izana. Hortaz, eskaera egin nahi duten horiek derrigorrez joan beharko dute aholkularitza prozesuaren hasiera eta laguntzen aurkezpena izango den bilerara, ekainaren 17an, ostiralarekin, 11:30etan, Bidasoa Bizirik-en Autoenplegu Departamentuko bulegoetan, Mirarietako Ama Birjina kalea (z/g).

Eskaerari, baldintzei edo prozedurari buruzko informazio gehiago:
    - www.ideiakbizirik.com web gunean.
    - Bidasoa Bizirik-eko Autoenplegu Departamentuan eta Enpresen Gunean (943.633937).
    - Ondorengo helbide elektronikoetan: Igallo@bidasoa-activa.com eta jgomez@bidasoa-activa.com.

Etiquetas: