“Jaiak, zertarako nahi zaituztet gozatu ezin badut?”

Irungo Bilgune Feminista.- Jaiak gainean ditugun honetan, egun hauetan zehar aurrera eraman nahi dugun dinamika baten berri ematera gatoz. “Jaiak, zertarako nahi zaituztet gozatu ezin badut?” leloari heldu diogu aurtengoan. Frida Kahloren irudi eta esaldi bat gure egin nahi izan ditugu “Oinak, zertarako nahi zaituztet hegaz egiteko hegoak baditut”  eta honekin jolastuaz jai eremuan ematen diren erason inguruko hausnarketa bat bultzatu nahi dugu.

Kahlok gozamena, askatasuna...izan zituen mugarri eta guk ere izan nahi ditugu, hauek oztopatuko eta mugatuko dizkiguten eraso edo jarrerarik gabe. Horregatik, jai hauetan gozamenerako deia egin nahi dugu, denok ondo pasatzeko aldarria egin. Ze tristea den oraindik ere horrelako eskaerak egin behar izatea ezta? Baina tamalez hala da. Emakumeon gorputzak besteen plazererako sortuak direla uste dute oraindik batzuek, Ezetz esaten dugunean Baietz ari garela uste dute,... Ximplea da baina, nik nire buru eta gorputzekin nahi dudana eta nahi dudanean egingo dut, eztez diodanean ezetz izanik.

Horretarako, kontzientziazioa eta eztabaida sustatzeko kalean egongo gara, informazioa zabaltzen, pegatinak eta txapak banatzen eta Frida Kahloren irudiekin photocollak jartzen.

Horretaz gain, tamalez egoera oso gogor batzuen jabe egin gara azken orduetan. Jakin ahal izan dugu Burundanga drogaren eraginpean hainbat neska erasotuak izan zirela pasa den asteburuan zehar. Albiste hauek guztiz egiaztatu ez badira ere, garrantzitsua da sortzen duen alerta egoera aintzat hartzea, prebentzioa baita neurri onena. Hala ere ez dugu beldurra zabaltzerik nahi. Garrantzitsua da egoera hau eman izan dela, edo eman daitekeela jakitea, ahal bezain beste neurri hartzeko eta jaia elkarrekin gozatuz eta elkar zainduaz egin behar dugula azpimarratzeko. Ondo pasatzeaz gain, gutaz eta ondokoaz jabetzeak, denon gozamena lortuko du, horrelako jarrerak ekidinez.

Tamalez, atzo jazotako erasoek ere jaien testuingurua nolabait belztu dutela esan genezake, bi emakume eta bi haur erailak izan dira indarkeria matxistagatik. Txingudi Anti Sexista plataformak deitzen duen elkarretzaratzea indatzea eta ahal bezain beste jende bertaratzea ezinbestekoa izango da.

Guk, bitartean, jai hauek ahalik eta parekideenak, gozagarrienak eta askeenak izan daitezen ahaleginduko gara. Guregana hurbildu nahi duen orok egun eta ordu hauetan topatuko gaituzte:
  - Ekainaren 23a 21:00-22:30tara Urdanibia plazan
  - Ekainaren 25a 11:00-12:30 Urdanibia plazan
  - Ekainaren 28a 18:00-19:30tara San Juan plazan

Jai gozagarriak opa dizkizuegu!

Etiquetas: