Gaur eguerdian, aurreko urteak bezala, Pikoketan hamarnaka lagun bildu dira 1936ko abuztuaren 11an armada faxistak Pikoketan fusilatu eta hobi batean lurperatu zituen milizianoak omentzeko.
Txalaparta soinuekin ekin diote ekitaldiari. Jarraian antolatzaileek hartu dute hitza eta Irungo Udalarentzat lehen eta bigarren mailako biktimak daudela salatu dute, Udalak omenaldietan instituzio bezala inoiz ez du parte hartu eta.
Ondoren fusilatutakoen senideen aldia iritsi da eta ostean alderdien txanda. Aurten Ezker Anitza-IU, EH Bildu eta Podemos alderdiak izan dira omenaldian.
Dantzari batek aurreskua dantzatu du eta fusilatuen omenezko monolitoan hildakoen senitartekoek lore-eskaintza egin dute. Eusko Gudariak, El Himno de Riego eta Internazionalaren doinupean ekitaldia bukatu da.
Mertxe López Cotarelo (17 urte), Pilar Vallés Vicuña (17 urte), José María Arruti Idiakez (18 urte), Victor Genua (25 urte), Jesús López Casado (26 urte), Agapito Dominguez (23 urte), Bernardo Usabiaga Jauregui (18 urte), Manuel Justo Alberdi (22 urte), Vicente Argote (47 urte), Agustín Miguel Bermejo (39 urte), Félix Luz Etxeberria (27 urte), Ángel Braña López, Miguel Jacinto López Martínez (49 urte). Hauek, 1936ko abuztuaren 11an armada faxistak Pikoketan fusilatu eta hobi batean lurperatu zituen pertsonen izenak dira.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1004 irakurketak
- Castellano