Kaiku Km0-ko greba sozializazio deialdia

ELA sindikatutik jakinarazi nahi dizuegu bihar eguerdian, 12:30 etatik 13:30 bitarte, Gasteizko Kaiku km0 enpresan ematen ari den greba sozializatu nahiean, eskualdeko hiru salmenta puntutan egongo garela eskuorriak banatzen.

Aipaturiko enpresako langileek 3 hilabete daramatzate greban beste enplegu politika bat galdeginez (plantilaren egonkortzea, lan segurtasun eta garbitasun arauak betetzea, aparteko orduen amaiera, egutegien errespetua...). Enpresak bere aldetik greba ilegala salatu zuen, grebalariak ordezkatu zituen, lan kargak Madrilera bideratu zuen...

Guzti hau dela eta, sozializazio kanpaina izango dugu biharko egunean honako puntuetan:
  - Errenteriko Niessen-go Eroski inguruan
  - Irungo Leandro Agirretxe plazako BM Supermerkatuan
  - Oiartzungo Alcampon
 
Deialdia 12:30etan izango da eta bertaratzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Etiquetas: