Enpleguaren XVIII. asteak berritasunak ekarriko ditu

Irun eta Hondarribiako udalek, Bidasoa biziriken bidez, XVIII. Enpleguaren Astea antolatu dute. Merkatuak betetzen ez dituen lan postuen profilak plazaratuko ditu ekitaldiak. Lan eskaintzen bitartekaritzan jarduten duten erakundeak ezagutzeko aukera egongo da.

Eskari handiena duten profilak eta parte-hartuko duten erakundeak www.elespazio.com web gunean, azaroak 2an (10:00 etan), publikatu ziren.

Sarrera libreko azoka
Azoka azaroak 10 ean, goizeko 9,00ak eta 14,00ak bitartean, ospatuko da. Interesdunek hautaketa erakunde eta enpresen lan eskaintza eta zerbitzuak ezagutzeko aukera edukiko dute. Aurretiaz izen ematea ez da beharrezkoa izango eta enpresek hautagaiak jaso, elkarrizketak gauzatuko dituzte.

Pertsona gaitu eta ez-gaituei erraztasun eta aukerak emanez, lan postu berrietara iristea da helburua. Guztira 32 erakunde publiko eta pribatuk parte-hartuko dute.

FICOBA-ko azpi-solairua irekia egongo da. Bertan, 32 erakundeek bertaratuei lana bilatzeko eskaintza eta zerbitzuak aurkeztuko dizkiete. Bertaratutako diren erakunde eta enpresak www.elespazio.com web gunean ezagutu daitezke. Interesdunek curriculum vitaea eraman beharko dute.

Etiquetas: