700 pertsona inguru XVIII. lanaren astera gerturatu dira

Irun eta Hondarribiako udalek, Bidasoa biziriken bidez, XVIII. Enplegu Astea antolatu dute. Merkatuak betetzen ez dituen lan postuen profilak plazaratuko ditu ekitaldiak. Lan eskaintzen bitartekaritzan jarduten duten erakundeak ezagutzeko aukera egongo da.

Eskari handiena duten profilak eta parte-hartuko duten erakundeak www.elespazio.com web gunean, azaroak 2an, publikatu ziren. Guztira 700 pertsona Ficobara gerturatu dira, lan elkarrizketak gauzatzera.

Sarrera irekiko gunea
Azoka azaroak 10 ean, goizeko 9,00ak eta 14,00ak bitartean, ospatuko da. Interesdunek hautaketa erakunde eta enpresen lan eskaintza eta zerbitzuak ezagutzeko aukera edukiko dute. Aurretiaz izen ematea ez da beharrezkoa izango eta enpresek hautagaiak jaso, elkarrizketak gauzatuko dituzte.

Pertsona gaitu eta ez-gaituei erraztasun eta aukerak emanez, lan postu berrietara iristea da helburua. Guztira 32 erakunde publiko eta pribatuk parte-hartuko dute eta 68 perfil profesional eskaini dira.

Bestalde, azokaren muga-gaindiko izaera mantendu da. Iparraldeko hainbat erakundek parte hartu dute: Pole d’emploi (Frantziako lan zerbitzu publikoa) eta bi lan bitartekari, Proman eta Ceiq.

Interesdunak euren Curriculum Vitaearekin bertaratu dira eta haibat lan eskaintzetara aurkeztu dira.

Perfil profesionaleei dagokionez, %36-a industria sektorekoak dira, %20-a komertzioan jarduten dute, %11 enpresak zerbitzatzen dituzte, %11-a eraikuntzan jarduten dute, %10-a hostalaritzan eta %10-a bestelako zerbitzuak eskaintzen dizkiete enpresei.

Enpleguaren astearen bitartez Bidasoa bizirik-ek enpresen lehen mailako informazioa eta epe labur eta ertaineko aurreikuspenak ezagutzen ditu.

Etiquetas: