Txingudi Antisexista bortizkeria matxistaren aurka agertzen da

IMG_5886.JPGTxingudi Antisexista.- Gaur, Txingudi AntiSexita plataformaren deialdiarekin bildu gara biolentzia matxista desagertzeko nazioarteko eguna dela eta. Eta gaur, urtearen egun guztietan bezala ozenki esan nahi dugu ASKI DA!

2016.urte honetan, bakarrik Euskal Herrian 7 izan dira bere senar eta aitek bortizki asasinatu dituzten emakume eta neskak. Estatu espainolean guztira 92 izan dira, hauetako askok aurretik beraien egoera salatu egin zutelarik.

Gaur gogoratu nahi ditugu:

  • Alicia, 17 hilabete zituela urtarrilean Gasteizen asasinatuta izan zen
  • Natalie, 34 urte, apirilean Bidarten asasinatuta
  • Margarita, 60 urte, Gasteizen asasinatuta ekainean
  • Christelle, 43 urte, Emma 16 eta Carla 11 urte, ekainean asasinatuak Angleten
  • Mª Aranzazu, 51 urte, Bilbon asasinatuta uztailean

IMG_5916.JPGBeraiek ez dira zerrenda batean zenbaki hutsak, egunerokotasunean askatasunez,  bizitza aurrera egiten uzten ez digun biolentzia matxista honen esku eraso bortitzak eta azkenean heriotza jasan zituzten kideak baizik.

Gauza asko esan nahiko genituzke gaur, baina garrantzitsuena, emakumeak nazkatuak gaudela esatea da. Gure beharrak entzunak ez izatearekin aspertuak, beldurra izatearekin nazkatuak, emakume izateagatik erasoak jasan eta hauekin bizitzearekin kokoteraino, bizi garen sistema patriarkal honek emakumeengan opresioak eta biolentziak iraunarazi egiten dituelako.

Hemendik erakunde eta agintariei errespontsabilitatea eskatu nahi diegu, lege asko baitaude aldatzeko, mundu politikotik gauza asko egin daitezkeelako, emakumeak jasaten dugun gorroto eta opresioen espiral honetatik ateratzeko.

Gaur ere mundu osoko beste emakumeekin elkartasuna adierazi nahi dugu, emakumeen aurkako biolentzia hau desagertzeko eta jasaten dugun diskriminazioei aurre egiteko indibidualki eta kolektiboki lana egiten duten kideak direlako. Era berean, hausnarketa indibidual eta kolektibora ere gonbidapena luzatu nahi dizuegu elkarte eta espazio desberdinetatik, ea horrela gure buruak zaindu eta babesteko erak topatzen ditugu, ea horrela egunerokotasunean aurkitzen ditugun ezbeharretan elkarrekin egon gaitezen.

BIZIRIK eta ASKE NAHI DITUGU GEURE BURUAK!

BERDINTASUN ERREALA DUEN GIZARTE BAT NAHI DUGU!


Etiquetas: