Lan munduko baldintza eta alternatiben inguruko jarrerak ezagutzeko inkesta

OLATUKOOPek Lan munduko baldintza eta alternatiben inguruko jarrerak  ezagutzeko inkesta jarri du martxan, Aztiker-en laguntzarekin.

Euskal Herriko egungo lan baldintzen ezaugarriak eta horien gaineko  iritziak ezagutzeaz gain, etorkizunera begira eremu honetan egon  daitezkeen alternatiben inguruko jarrerak aztertzea da helburua.

Horretarako, ikerketa bost atal nagusitan antolatu dugu: aldagai  soziodemografikoak; enplegua eta bizitza duina; parte-hartzea eta  informazioa; eta enpresa eredua: ESE (Ekonomia Sozial Eraldatzailea)  eta zehazki “OlatuKoop bidea”.

On line inkesta betetzeko epea 2017ko urtarrilaren 16 eta otsailaren 3  artekoa izango da, OlatuKoopen eta Aztiker Soziologia Ikergunearen  webguneetan.

INKESTA BETETZEKO...

Etiquetas: