Txingudi Anti Sexista plataformatik, Irun eta Hondarribiako herritarrei deia luzatu nahi diegu, ostiral honetan, urtarrilaren 20ean arratsaldeko 19:30tan Zabaltza plazan egingo dugun biolentzia matxistaren aurkako elkarretaratzera etortzeko.
Berriro ere indarkeria matxistak emakumeen aurkako erasoen aurka adierazteko egingo dugu. Aurreko larunbatean Burlatan gizonezko batek bere emaztea hil egin zuen eta ondoren honen gorpua errekara bota. Bizkaian ere laurogei eta hamar urte baino gehiagoko beste emakume bat asasinatua izan da bere semearen esku eta azkenik, bere amarekin kartzelan bizi den 2 urteko neskato bat, labainaz bortizki erasoa jasan du bere aitaren eskutik honekin zegoen bitartean.
Erailketa ziztrin hauek emakumeon aurkako indarkeria den gaitzaren aurrean lanean jarraitu behar dugula azpimarratzen dute.
Horregatik guztion ahotsak altxatzera gonbidatzen zaituztegu.
ERANTZUNIK GABEKO ERASORIK EZ!
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1146 irakurketak
- Castellano