Mahaitxo finkoak San Juanen

Behean sinatzen dugun talde politiko hauek (Sí se Puede Irun eta EH Bildu), Leon de Iruretagoiena kaletik Prudentzia Arbidera doan igarobidea oztopatzen duten mahaitxo finkoen inguruan azalpenak eskatu nahi ditugu. Era berean, larrialdietarako ibilgailuei (anbulantzia, suhiltzaileak, polizia,…) pasabidea oztopatzeak herritarren osasun zein segurtasunean eragin dezakeen arriskua ohartarazi nahi dugu.


Ez dugu ulertzen nola udal gobernu honek baimen dezakeen bere okupazioa, ezta 2001eko maiatzaren 30eko udalbatzan onartu zen eta 2001eko ekainaren 18ko 116 zb.ko GAOn argitaratu zen bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzea arautzen duen udal ordenantzaren arau hauste larri honen aurrean, baimenak eman ditzakeen ere. Jarraian ordenantza honen zenbait ez betetze batzuk aipatuko ditugu:


    - III. ATALA- INSTALAZIOAK OINEZKOEN ESPARRUETAN, PLAZETAN ETA TOKI LIBRE BEREZIETAN.
          · 6.artikulua.- Oinezkoen kaleak.- Eguneko edozein ordutan baimendutako ibilgailu batek edo larrialdiko ibilgailu batek oinezkoen eremutik pasa beharra baldin badauka eta mahaitxoek edo aulkiek pasabidea oztopatzen edo galerazten badute, mahaien titularrak mahaiak kentzeari ekin beharko dio berehala, ibilgailuaren maniobra errazteko.

          · 8-artikulua.- Plazak eta eremu libre bereziak.- d).- Gutxienez 3 metro utzi beharko da mahaien eta mahaien jabe den establezimenduaren pareko fatxaden artean. e).- Debekatuta dago pasabide gisa zehaztutako tokietan instalatzea.


    - IV. ATALA: BALDINTZA TEKNIKO ETA PUBLIZITATEKOAK. 10. Artikulua.- Horretaz gain, eguneko jarduna bukatzean altzari-elementuak estableziemenduaren barrura sartu beharko ditu…


Ez gaude, inondik inora, establezimendu hauen terraza eta mahaitxoen aktibitatearen aurka, are gehiago, gure ustez ingurunea dinamizatzeko funtzioa bete dezakete, baina lehendabizi, arestian aipatutakoari benetako alternatiba bat eman behar zaio.

Horrenbestez, ahalik eta lasterren, azalpen eta irtenbide bat eskatzen dugu.

Sí se Puede Irun udal taldea eta EH Bildu udal taldea

Etiquetas: