SPI-ek asko sentitzen du Alkate gizarte-klausulen inguruan egin duen gehiegizko antzezpena

cartelSPI.- Asko sentitzen dugu Alkate jaunak gizarte-klausulen inguruan egin duen gehiegizko antzezpena. Gure adierazpenei erantzuteko gezurra esaten dugula eta ekarpenik egiten ez dugula aldarrikatu du, eta aurkeztutako zirriborroaren “ontasunak” defendatzen jarraitu du. Horrek guztiak argi uzten du oso seriotasun gutxirekin jorratzen duela gaia eta adostasunik bilatzen ez duela.

Gure taldeak udaletxeko zirriborroaren “kopia-itxatxi” moduan erabili den instrukzioaren berri emango die komunikabideei eta hiritarrei, bitarteko egokien bitartez. Ondoren, bakoitzak konpara ditzala.

Inork ez zigun jakinarazi ekarpenak aurkezteko epea egun jakin batean itxiko zela, eta, ohikoa denez, prentsaren bitartez jakin genuen. Ondorioz, gure ekarpenak aurkeztuko ditugu, eta, batik bat, kontratazio-organoaren funtzionamendua sakon aldatzera bideratuko dira, baita kontratatzeko debekuen inguruko, gizarte-arloko gaitasun teknikoen inguruko edo kontratuen iraunaldian gizarte-klausulen betearazpenaren kontrolaren inguruko xehetasunak ematera ere; ez-betetzeen kasuan aplikatu beharreko zigorrak ere zehaztu nahi ditugu.

Ezin da bazter batean utzi urtebetez gizarte-klausula batzuk prestatzeko lanean egon ondoren “kopia-itxatxi” bat aurkeztearen gaineko erantzukizuna. Zirriborroan ez zaio erreferentziarik egiten aipatu testuari. Umiltasun pixka bat eta koherentzia eskatzen dugu. Erdipurdiko egien bidez edo oposizioari erreferentzia pertsonalak eginez gai hau baztertzen saiatzeak argi uzten du gizarte-klausulen inguruko konpromisorik ez dagoela.
 

 

 

 

 

 

Etiquetas: