Desgaitasunak dituzten pertsonentzako eskaintzak eta aukerak

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, desgaitasuna edo Ezgaitasun Profesional Iraunkorra duten pertsonentzako eskaintzak eta lan aukerak lehen eskutik ezagutzeko aukera eskaintzen dute.

Asteartean, otsailaren 7an, 10:00etan, ordu beteko tailer informatiboa izango da Anakan dagoen El Espazio bulegoan (Anaka, 27). Bertan, gaur egun Bidasoa eskualdean dauden eskaintzen eta lan aukeren ezaugarriak azalduko dira.

Enplegu bilaketa aktiboan dauden pertsonei zuzenduta dago tailerra. Jardueran parte hartzeko, ezinbestekoa da desgaitasun ziurtagiria edo Ezintasun Profesional Iraunkorra edukitzea.

Katealegaiak izango du tailerra emateko ardura. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, Gipuzkoan lan eta gizarte bazterketa arriskuan dagoen eta desgaitasunak dituen jendearentzat lanpostuak sortuz eta mantenduz 25 urte baino gehiago daramatzana. Katealegaiaren aktibitatea industria arloko azpikontratatzearen baitakoa da, eta ekoizpen prozesuak ditu ardatz.

Izen-ematea  http://www.elespazio.com/sec_actividades.asp web gunean,  943 63 31 60 telefono zenbakiaren bidez, edo aurrez aurre egin daiteke, El Espazio bulegoan (Anaka, 27).

Etiquetas: