Txanpi Hendaian aske baina Hegoaldera ezin pasa

Jean Pierre Harokarene “Txanpi” gaur goizeko 6:30ean aske geratu da. Soriako kartzelatik atera bezain pronto espainiar poliziak atxilotu du preso politiko ohi irundarra eta Soriako komisaldegira eraman du. Han senideei deitzea utzi diote eta eskuburdinak jarrita Biriatura eraman dute. Txanpi Frantziako estatuan kargurik ez duelako Pausura eraman eta libre utzi dute.

Hego Euskal Herrian -Irunen- bizitzea debekatuko diote, espainiar nazionalitateko agiriak eskuratu bitartean, gutxienez. Txanpiren kanporatzea salatzeko, bihar larunbata, 19:00etan San Juan plazatik aterako da manifestazio bat.

Etiquetas: