“Emakume Errepublikanoak” erakusketa Gure Moradan

Non: 
Gure Morada, Izaga kalea, 9
Data: 
Asteazkena, Martxoa 1, 2017 - 11:00 -tik Ostirala, Martxoa 31, 2017 - 19:30 -ra

Bigarren Errepublikak askatasuna eta aurrerapena ekarri duen emakume espainolentzat. Izan ere, 1931ko Konstituzioan emakumeen boto-eskubidea ezartzeaz gain, emakumeek protagonismoa lortu zuten bizitza sozialeko hainbat alderditan. Gerra Zibilak eta erreakzioaren garaipenak errotik moztu zuten prozesua eta atzera bota zuten bilakaera azkar hura.

Emakumeei lortutako eskubideak kendu zitzaizkien eta emakume asko gogor jazarri zituzten, indarreko frankismoaren pentsamendu integristak esleitzen zien papera betetzeko. Emakume guztiek askatasunak eta eskubideak galdu zituzten arren, langileek, irakasleek eta maistrek, agian, errepresio gogorragoa pairatu zuten.

II. Errepublikan, Gerra Zibilean eta gerra-osteko Espainian paper esanguratsua izan zuten emakumeak eta isilpean jazarpena pairatu zuten mila eta mila emakumeak ezagutaraztea da erakusketaren helburua.

Lekua: Gure Morada, Izaga kalea, 9.
Datak: Martxoa osoa.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera.
    Goizez 11:00-13:30
    Arratsaldez 18:00-19:30

Etiquetak: