Eskaera sinatu: RGI murrizketarik Ez! #RGImurrizketarikEz #NoTragamos

DSBEaren murrizketa, langabezia, prekarietate eta miseriaren aurka gaudelako, EZETZ ESATEN DIOGU eta grose-greban egongo gara 2017ko martxoaren 24ra arte.


Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta -DSBE- mobilizazioen bidez lortutako eskubidea da: Herri Ekimenak, Greba Orokorra, manifestazio ugari. 60.000 familia langabetu, prekario edo pentsiodunek baino gehiagok jasotzen dute.


DSBEa ez dute maite ez patronalak eta ez pertsona aberats eta boteretsuek. Horrexegatik ezereztu nahi dute. 2012tik PNV, PSE eta PPk haren zenbatekoa murriztu dute eta jasotzeko baldintzak gogortu, eta hura arautzen duen legea etengabe hausten dute.

   - Horregatik EZETZ ESATEN DIOGU DSBEaren zenbatekoa %7 murriztuta baitago 2012tik.
   - Horregatik EZETZ ESATEN DIOGU bere parlamentuaren legeak betetzen ez dituen Gobernuari; ez du DSBEaren zenbatekoa eguneratu eta hari ez dio aplikatu Lnbide Arteko Gutxieneko Soldata.
   - Horregatik EZETZ ESATEN DIOGU arrazakeria eta xenofobia ke laino gisa erabilita, guztioi eskubideak kentzeari.
   - Horregatik EZETZ ESATEN DIOGU iruzur fiskala eta enpresen iruzurra estalita, iruzurraren inguruko susmoa jende probrearenganaino hedatzeari .
   - Horregatik EZETZ ESATEN DIOGU Milaka pertsona miseriara eta gizarte bazterketara kondenatzeari.

PNV, PSE eta PPri HAU ESKATZEN DIEGU:

   - Ken dezatela DSBEaren zenbatekoaren %7ko murrizketa Eusko Jaurlaritzaren 2017ko arrekontuetatik.
   - Aplika diezaiotela DSBEari LSGaren %8ko igoera, 2008/18 Legeak dioena betez.

Eskaera sinatzeko ....

Etiquetas: