Larunbat honetan 43 urte beteko dira 1974ko maiatzaren 20an Asturiaga edo fraileen hondartzan poliziak eta guardia zibilak prestatutako segada batean bi gazte erahil zituztela. Ezbehar hori ez dadin ahaztu larunbat honetan 12tan Asturiga edo fraileen hondartzan ekitaldi xume bat egingo da.
Gertatu zen. Bai, gertatu zen 1974ko maiatzaren 20an. Hondarribiko itsasertzean, Higer lurmuturreko itsasargiaren azpian Asturiaga izeneko harrizko hondartzan. Bi gazte, Jose Luis Mondragon Elortza 27 urteko arrasatearra eta Xabier Roke Mendez Villada 21 urteko santurtziarra Espainiako Guardia Zibilak eta poliziak antolatutako segadan hil zituzten. Oso gutxi dakigu gertaera ilun hartaz. Guk dakigula ez da ez ikerketarik, ez epaiketarik egin.
Jakin nahi dugu zer gertatu zen. Memoria berreskuratu nahi dugu. Egia. Horregatik eta horretarako, Hondarribian orain dela 43 urte gertatu zena gogoratzeko, Jose Luis eta Xabier Roke oroitzeko, memoria-ekitaldia antolatu da.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 958 irakurketak