Badator “Ibai izena duen eskualdea” mugaz gaindiko pintura lehiaketaren bigarren edizioa

“Ibai izena duen eskualdea” mugaz gaindiko pintura lehiaketa antolatu du Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, bigarren urtez segidan. 400 euroko diru saria izango du lehiaketak, eta lan onenak Bidasoko Interpretazio Zentroan erakutsiko dituzte.

Txingudiko paduren gaia landu beharko dute margolanek. Mugaz gaindiko badia honetako natura ondarea babestearen garrantziari buruz sentsibilizatzeko helburuarekin aukeratu da gaia. Gainera, Bidasoko Interpretazio Zentroan Bidasoko Biotopoari eskainitako erakusketa ikus daiteke. Txingudiko padura orokorrean landu daiteke, edo hura osatzen duten lekuei buruz egin daitezke lanak, bestela: Jaitzubia Hondarribian, Plaiaundi Irunen, Beltzenia Hendaian.

Zertan datzan Bidasoko Biotopoari buruz Bidasoko Interpretazio Zentroan dagoen atalak
Interpretazio Zentroan berean, Bidasoko biotopoa azaltzera bideratutako atala dago. Bertan, Bidasoa Ibaiko eta haren bokaleko natur ondareari buruz hitz egiten da. Gure Biotopoaren ezaugarri nagusia da interes ekologikoa duen flora eta fauna aniztasuna. Era berean, kokaleku estrategikoa eta hegaztientzako migrazio fluxuentzako babes gune naturala da lurraldea. Nabarmendu, bestalde, haren ohatzean ugaltzen direla Bidasoko izokin famatuak.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak
Adin nagusikoak izan beharko dira parte hartzaileak, lan bakarra aurkeztu ahal izango dute, gehienek, baina ez dute herritartasunari edo bizitokiari dagokion mugarik. Irailaren 1tik aurrera aurkeztu ahal izango dira lanak, Bidasoko Interpretazio Zentroan (Aduanako eraikin zaharrean), asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren egoitzan (Kostorbe Eraikina, 1.go solairua, Iparralde Hiribidea, z.g. Irun), astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30etara, zubietan eta jai egunetan izan ezik.

2016ko edizioa
Kalitate eta aniztasun tekniko handiko 27 lan aurkeztu zituzten iaz. Epaimahaiaren lana zaila izan zen. Susana Ferreira Dominguezek irabazi zuen saria, “Lo que el río vió” lanarekin. Bidasoko Interpretazio Zentroko erakusketa iraunkorreko bildumaren parte da. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek antolatzen dute jarduera, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez.

Etiquetas: