Mugaz gaindiko margo erakusketa, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako haurren lanekin

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak margo erakusketa antolatu du Bidasoko Interpretazio Zentroan, bigarren urtez jarraian. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako 8 eta 11 urte arteko haurren 70 lan biltzen ditu erakusketak. Ekainaren 6an ireki zen, eta hilabete bereko 28ra arte egongo da zabalik.

“Bidasoa marraz ezazu” lehiaketatik sortu da erakusketa. Bertan, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako haurrek beltxarga familia bat marraztu behar izan zuten, paseoan, Txingudiko badiako paduretan igerian, natura inguru batean, etxerik gabe.

Bi irabazle aukeratu dituzte parte-hartzaileen artean. Lehenengoak pack bat jasoko du, margo maletatxo batez eta abentura parke baterako sarrerez osatua. Bigarrenak marrazketa kit txiki bat jasoko du.

Maiatzaren 24an Ficoban ospatu zen kirolaren festan burutu zituzten lanak. Bertan, Irunen, Hondarribian eta Hendaian eskola kirolean parte hartzen duten haurrek marrazki horiek egiteko aukera eduki zuten.

Ingurumenaren babesari buruz sentsibilizatzea
Ekimenaren helburua da  haurrek ingurumenaren babesaren inguruan sentsibilizatzea, eta badiako natur eremuaren ezagutza sustatzea, sormen aktibitate arautu baten bidez.

Etiquetas: