CLECE enpresak langileak mehatxatzen ditu

ELA.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskeintzen du CLECE enpresak Irunen. Zerbitzu munizipala kudeatzen du, eta ez du zalantzarik egiten langileak banan banan deitzen eta beren jai egunetan lanera joan daitezen behartu nahiean.

Nahiz eta kontratuan astelehenetik larunbatera lan egingo dutela jaso, CLECE enpresak igandeetan lan egitera behartu nahi ditu langileak. Ez dio ezer ere ez axola langileen bizitza pribatuak, berarentzako lanean ari diren morroiak besterik ez dira enpresa estatal honen aburuz.

Ez da lehenengo aldia enpresa honekin arazoak ditugula. Jakina da beraien politika agresiboa langileekin, beraien negoziatzeko borondate eza ezaguna den moduan. Neoliberalismoaren aurpegi basatiena da enpresa honek erakusten duena. Zerbitzu publikoak kudeatu, bertako langileak mugarik gabe explotatu... eta segi aurrera!

Igandeetan lan egitera uko egiten diotena, isun edo falta jartzeko arriskuan dagoela esaten du. Nahiz eta langileak behin ezetz esan, enpresak deika jarraitzen du, mehatxuak areagotzen doazen heinean. Aski da akosoaz! Errespetatu langileon hitza!

Goraipatzekoa da langileak edukitzen ari diren batasuna eta jarrera irmoa.

ELA sindikatutik exigitzen dugu jazarpen politika hauekin amaitzea, udalak kargu har dezala langile hauen arduradun den heinean.

Etiquetas: