“Marraztu Bidasoa” lehiaketako irabazleek haien sariak jaso dituzte

“Marraztu Bidasoa” marrazki lehiaketako sariak banatu ditu Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak. Lehen saria Hendaiako Ecole de la Gareko Enara San Pedrok irabazi du (margo lotea eta Wow Park-erako sarrerak). Bigarren saria Txingudi Ikastolako Jone Laguardiak jaso du (marrazketa lotea).

Uztailaren 6an izan da sarien banaketa, Bidasoko Interpretazio Zentroan, antzinako Aduanaren eraikinean, Abenida zubiaren ondoan.

Kirolaren Jaian
Maiatzaren 24an burutu zuten “Marraztu Bidasoa” margo lehiaketa, Ficoban egin zuten Kirolaren Jaian. Bertan, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako neska-mutilek zisne familia bat marraztu behar izan zuten, Txingudi badiako paduran paseatzen eta igerian, eraikinik gabeko inguru natural batean.

Beranduago, erakusketa bat prestatu zuten marrazkiekin, ekainaren 6tik 28ra, Bidasoko Interpretazio Zentroan. Marrazki horietako bi izan dira sarituak.

Ekimenaren helburua izan da gaztetxoak ingurumenaren babesari buruz sentsibilizatzea, badiako inguru naturalaren ezagutza sustatuz, sormenezko jarduera arautu baten bitartez.

Etiquetas: