Nahiz eta zuzendaritzak mehatxatu, Aztiko langileek greba egingo dute azaroaren 2 eta 3an

ELA.- Negoziazio mahaia itxirik, ELA Sindikatuak AZTI-Tecnaliako Pasaiako egoitzarako deitua duen grebak aurrera jarraitzen du, zuzendaritzak greba salatuko duen mehatxua egin arren.

AZTI-Tecnaliarako hitzarmen berri bat adosteko negoziazioa luze joan da, baina adostasunik gabe itxi zen mahaia urriaren 23an. Arrazoiak, zuzendaritzaren ezezko borobila 2017etik soldatak KPIaren arabera eguneratzeari ( 2011eko urtarrilaz gero, izozturik daude) eta lanpostuak mantentzeko bermeei buruz hitz egiteari ezezkoa.

Zuzendaritzak, ustez legez kanpoko greba dela eta epaitegietara jotzeko mehatxua luzatu du hainbat aldiz, nahiz eta negoziazio mahaia itxirik dagoen eta LHKaren bitartekaritzara ere jo den.

ELA sindikatuaren ustez, zuzendaritzaren jokabideak langileka kikiltzea du helburu bakarra, greban parte hare z dezaten. Jokabide larri honek greba egiteko oinarrizko eskubidearen aurka egiten du.

ELA Sindakutak AZTI-Tecnaliaren Pasaiako egoitzarako greba deialdia berresten du, azaroak 2rako Gipuzkoako Foru aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Donostiako Arrantza eta Akuikultura zuzendaritza bulegoen aurrean, 11:00etan eta 11:30etan, hurrenez hurren.

Etiquetas: