IRUNGO EH BILDU Azaroak 25en inguruan

a25.jpgIrungo EHBildun garbi daukagu azaroaren 25a, emakumeen kontrako mota guztietako indarkeria gaitzesteaz gain, indarkeria sortzen duten agente eta egitura guztiak gaitzesteko eta aski dela esateko egun bat dela. Eta egun horretan erakunde publikoek, bereziki, borroka horretan dugun lehentasunezko agente-izaera berretsiz, konpromiso zehatzak hartu behar dituzte. Emakumea izateagatik soilik indarkeria jasateko aukera txikiena dagoen bitartean, gure herrian ez dugu bakea edo normalizazioa lortuko.

Era berean, indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko modu desberdinak ere babestu behar dira, helburu bakarra izan arren horren aurka borrokatzeko modu asko egon daitezkeelako: autodefentsa feminista bide bat da, baina era berean baliozkoak dira eragile feministek sustatzen dituzten ekintzak, Beldur Barik ekimena, edo herrietako festetako testuinguruan aktibatu diren gainontzeko ekimenak eta ekintzak, elkarteek edo auzoek egiten dituzten ekimenak eta abar, denei eman behar zaie babesa.

Horregatik, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egun honetan, sendo adierazi nahi dugu Euskal Herria feminista, justu eta ekitatezko baten alde borrokan jarraituko dugula.
Are gehiago Irunen, non urterik urtera ikusten ari garen, gertuen sentitu beharko genukeen instituzioak guretzat inongo sinesgarritasunik ez duten adierazpenak jarraitzen duela egiten. Hori dela eta, Irungo EHBilduk gainontzeko udal taldeek babestu duten adierazpenarekin EZ DU BAT EGIN, hipokresiaz eta demagogiaz beteriko jokaera bat baino ez dela iruditzen baitzaigu.

Etiquetas: