Hitzaldia: “Modelos de gestión municipal de la Energía. La experiencia de Iruña”

Non: 
Palmera Montero
Data: 
Astelehena, Abendua 11, 2017 - 19:00 -tik Asteartea, Abendua 12, 2017 - 18:55 -ra
Antolatzen du : 
Irungo EH Bildu

Irungo EH Bildu.- Gaur egun erakunde askotako agendetan Energiaren gaia oso lehentasun handiko kokalekua edukitzen ari da. Energiaren kudeaketa, energiaren kontsumoa eta prezioa, eta energia iturriak, herrien garapen, ingurumen arazo eta herritarren eskubideekin oso lotuta daude.

Jada, herri askoren arazo bihurtzen ari da, eta leku gutxitan jartzen da zalantzan TRANTSIZIO ENERGETIKOA eman beharreko prozesua ezinbestekoa dela ALDAKETA KLIMATIKOAn edukitzen ari den eraginagatik.

Trantsizio horretan, esperientzia desberdin batzuk gauzatzen ari badira ere, adituek diotenez maila lokalean eman daitezkeen urratsak oso garrantzitsuak dira; hiritarren ongi izatean, energia-eskubidea ondare sozial bihurtu zaigularik.

Eta hori da hitzaldi honetarako EH Bilduk ekarri nahi duen proposamena: Energiaren kudeaketan, Iruñean gauzatzen ari diren esperientziaren berri izatea; izan ere, gure eskualdean abangoardia izan nahi badugu ere energiaren trataerarekin, urratsak eman beharko ditugu aipatutako trantsizio horretan.

Hitzaldirako bi laguni luzatu diegu gonbitea: JOËL DOZZI (Iruñeako Energia Berdearen zerbitzuaren arduraduna) eta ARMANDO CUENCA (Iruñeako udalaren Hiri-ekologia arloko zinegotzia). Hitzaldia gazteleraz emango da.

Etiquetak: