Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) Buenos Aireseko bileraren aurrean herriok zutik jartzen gara

2017ko abenduaren 10etik 13ra MME Argentinan burutzen ari den XI. Bilera Ministerialaren baitan, munduko herri guztiei mobilizatzera dei egin zaigu Buenos Airesen MMEren aurka egin zen Topaketa Nazionaletik.

MME honek, enpresa transnazionalen interesak bultzatuz, herritarren eskubideak zein beharrak ez dituela asetzen ikusirik, MMEren aurkako borroka globala dela, eta mobilizazio zein artikulazio historiko aberatsa dagoela deritzogu. Merkataritza askeak, herritarron eta naturaren esplotazio eta espoliaziodun politikak bakarrik sortzen ditu, eta sistema produktibo eta komertzial hauen alternatibak ikustarazten eta eztabaidatzen jarraitu behar dugu.

Honen aurrean, korporatiben inpunitateari amaiera ematen dioten, eskubide sozialei lehentasuna ematen dioten, eta ingurumenarekiko harmonia ziurtatzen duten alternatiba sozialetan, politiketan, feministetan eta ingurumenekoetan aurrerapausoak ematea ezinbestekoa da.

Beraz, MMEk mundu mailan bultzatzen duen erregimenari aurka egiteko, hemen zein munduko beste hainbat txokotan denok batuta, beste mundu posible batzuk eraiki behar ditugu.

Herriei zapaltzen dieten merkataritza askeko itunak pikutara!!

Gipuzkoako TTIP Ez!

Etiquetas: