Joan den ostegunean, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, milaka pentsiodun Irungo kaleetatik manifestatu ziren, Udaletxetik San Migueleko INSS-eko bulegoetaraino espaloietatik joan ziren. Fatima Bañezi, Enpleguko eta gizarte-segurantzako ministroa, zuzendutako gutun bat aurkeztu zuten, bere haserrea hari erakutsiz eta pentsio justuak eskatuz.
Fatima Bañez, Enplegu eta Gizarte Segurantzaren ministroarentzat
PENTSIODUNEN HASERREA ETA KONPROMISOA
%1,2ko urtetik urterako KPI tasaz amaitu da 2017. urtea. %0,2 ziztrineko igoera aplikatu digute -horri dagokion bizi-mailaren galeraz-, eta aurreko urteetan galdu dugun guztia gehitu behar zaio horri. Horregatik, erosteko dugun ahalmena mantentzeko eskatzen dugu, urtetik urterako KPIren arabera kalkulatuz, eta galdutakoa berreskuratzea ere bai.
Pentsioek etorkizunean izango duten arazoa teknikoa dela sinistarazi nahi digute, baina asmo politiko hutsa da. Pentsio pribatuak bultzatzen ari dira, eta hori dela gizarte bazterketara kondenatuko dira pertsona asko eta asko. Egungo sistema publikoa mantentzeko exijitzen dugu, perona guztiek lan bizitza amaitzen dutenean bizitza duina eduki dezatela bermatzeko.
Pentsio askoren balioak, adibidez alarguntsarenak ez du bizimodu duinik ahalbidetzen. Beraz, Estatu Espainiarrak sinatutako Europar Batasuneko Karta Soziala betetzeko eskatzen dugu; izan ere, karta horretan exijitzen da pentsio guztiak pobreziaren atalase-mailatik gorakoak izateko. Kalkulu horren arabera, soldata garbiaren %60koa izan behar luke. Euskadin, 2016ko kalkuluen arabera, 1.080€-koa litzateke.
PENTSIOAK OINARRIZKO ESKUBIDE BAT DA. ZUZENBIDEKO HERRIALDE DEMOKRATIKO, ETA SOZIAL GUZTIEK NAHITAEZ BERMATU BEHAR DUTE ESKUBIDE HORI, ETA, BESTETIK, ERAIKITZEA HAINBESTE KOSTATU ZITZAIGUN ONGIZATEAREN ESTATUAREN OINARRIA ERE IZAN BEHAR DU.
- EROSTEKO DUGUN AHALMENA MANTENTZEKO
- PENTSIO PUBLIKOEN DEFENTSA
- POBREZIAREN ATALASE-MAILAREN AZPIKO PENTSIORIK, EZ
TXINGUDIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUA
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 919 irakurketak
- Castellano