Bildu Irun.- Azkeneko urte hautan gure hiztegiari “Troika”, erreskateraren hamaika sinonimo eta bestelako hitzak gehitu dizkiogu, ...eta zertarako? Makroekonomi termino hauen gainetik milaka femilien errealitatea daukagu, urte gutxi hauetan beraien burua gizarte-bazterkerian murgildita ikusi dutelarik.
Banketxeei egunez egun gure boltsikoetatik miloika euro ematen zaikziela suminduraz eta inpotentziaz entzun behar dugu. Gure gaitasun ekonomikoen gainetik bizi izan garela behin eta berriro errepikatzen dute, gobernu ezberdinen ahotik, euren ardura alboratuz. Lanpostu duin bat, etxekoentzat jatekoa eta etxebizitza duin bat izatea gure gaitasunen gainetik bizitzea deal deritzote. Limosna legeekin engainatu nahi gaituzte amaieraraino ustiatuz. Mozoloak garela uste al dute?
Babesgabetasun instituzionalaren aurrean zer egin? Bildun, erantzuna kalean dagoela uste dugu, eragile ezberdinen ekintzetan, gobernuak ez bezala, eta haren oztopen gainetik, bizitza duin baten eskubideen alde buruz buru lan egiten dute jendartearekin.
Bildun, erantzuna kalean dagoela uste dugu, eragile ezberdinen ekintzetan, gobernuak ez bezala, eta haren oztopen gainetik, bizitza duin baten eskubideen alde buruz buru lan egiten dute jendartearekin.
Horregatik elkartegintza babesteko apostua, eta erralitateak lehen eskuz ezagutzeko apostua. Hitzaldiaren izenaren zergatia, hor. Eta mamia hauen ahotan:
- Elkatzen, 2000 urtean Euskal Herrian sortutako plataforma, giza eskubideak lantzen dituena.
- Adiskidetuak. 1999an Irunen sortutako elkartea, etorkinekin arlo sozio-komunitarioan esku-hartzen duena
- Berri Otxoak, duela 20 urte baino gehiago Barakaldon sortutako elkartea, gizarte-bazterketa eta giza eskubideak lantzen dituena.
- Maria del Rio, Gipuzkoako Foru Aldundiako Prestazio Ekonomikoen zuzendaria
Ondorengo gaiak jorratuko dira, pobreziaren ataria, gizarte laguntzak Lanbidek kudeatzen dituenetik sortutako arazoak, osasun txartel berria eta etorkinentzako arazoak, elikagaia bnkua eta, Gipuzkoako diputazioaren ikuspegi instituzionaletik prestazio ezberdinen eta AGI-aren informazioa.
Hitzaldiaren helburua ez da bakarrik elarte eta instituzioek egindako lanketa ezagutzea, haratago goaz eta bertaratzen direnek parte harzte zuzena edukitzea gustatuko litzaiguke galderak eginez eta iritziak emanez. Beraz, herritar oro animatzen dugu gerturatzera eta parte hartzera.
Hitzaldia Azaroak 23 ostiralara, Irungo Udal Kontserbatorioan izango da arratsaldeko 19.30tan.
Gutziak gonbidatuak zaudete, eskubideak baditugulako eta informatuak egon behar dugulako.
Edozein zalantza izanez gero idatzi bildu@irun.org
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1962 irakurketak
- Castellano