ELAK Bidasoa Bizirik-en egindako modifikazioen aurrean Miguel Angel Paez ezeztatu du

Miguel Angel Paez jaunak, Diario Vasco egunkarian apirilaren 12an egindako deklarazioen inguruan, Bidasoa Bizirikeko langileen ordezkaritzak ( ELA sindikatukoak) hurrengoa jakinarazi nahi du: guztiz faltsua dela gurekin inolako informaziorik partekatu duenik . Guk ere prentsaren bitartez ezagutu ditugu enpresa barruan egingo diren aldaketak, eta inork ez gaituela informatu modifikazioetaz.

Izan ere, nahiz eta guk informazio eskariak igorri behin eta berriro, ez dugu enpresaren idatzizko erantzunik jaso. Beraz, idatzi hau baliatuz, nahiko genuke salatu enpresa honetan ematen diren aldebakarreko erabaki eta gardentasun falta.

Horregatik harrituta irakurri genituen aipatutako deklarazioak.

Plan Estrategikoa burutu den prozesu osoan, langile ordezkaritzarekin ez da kontatu, ez zaigu aurrez informatu langileen estatutoak jasotzen duen moduan, eta ez zaigu iritzirik eskatu inolako prozesutan parte hartzeko.

Horregatik eskatzen dugu ez dadila gure izena erabili albiste/erreportaietan gezurra baldin bada. Bidasoa Bizirikeko langileen egoera oso bestelakoa da, zalantza eta konkrezio falta handikoa, estrukturazio berrian oraindik nork-zer egin ez dakiela.

Etiquetas: