1 auzo, sinatzeko 11 mahai (18.11.18 Irungo Herri Galdeketa)

Non: 
Irun
Data: 
Larunbata, Apirila 21, 2018 - 11:00 -tik Igandea, Apirila 22, 2018 - 10:55 -ra

Bertsolariak, txalapartak, musika taldeak eta dantza taldeak Irungo auzo guztiak jai giroan jarriko dituzte larunbatean 11:00etatik 13:30tara bitarte, Irungo Herri Galdeketa babestuko duen sinadurak biltzeko helburuarekin. Izan ere, aurreko astea 2200 sinadurekin hasi ondoren, asteburuan Irungo Herriak Hartu Hitzak eginiko deialdiari erantzun ezinhobea eman zion. Horrela, 2645 sinadura lortu ditugu orain arte, helburua lortzeko 355 sinadura falta zaizkigularik.

Horretarako, asteburu honetan 3000 sinadura lortzeko apustua egingo dugu eta 11 auzotan sinatzeko 11 mahai ezarriko ditugu. Hautatu diren guneak, Behobia, Artia, Palmera-Montero, Zabaltza Plaza, Urdanibia Plaza, San Miguel, Anaka, Landetxa, Pio XII, Larreaundi eta Santiago izan dira. Gune bakoitzean ez da musika eta jai giroa faltako, izan ere, gure bolondresez gain, Irunabar Bertso Eskolako kideen, Jeiki Hadi musika taldearen eta Lagun Artean dantza taldearen laguntza izango dugu, besteak beste.

Laburbilduz, hilabete eta erdi hiriko erdigunean sinadurak biltzen egon ostean, Hartu Hitzak azpiegiturei dagokionez, esfortzu handia egingo du sinadura mahaiak bisitatu ez dituzten auzoetara iristeko. Hau da, San Migueleko, Landetxako eta Anakako bizilagunek ez dute aitzakiarik izango Irungo Herri Galdeketa babesteko.

Ostiralean, Urdanibia plazako pintxopotean
Larunbata baino lehen, ostiralean 19:00etatik 21:00etara Urdanibia plazan ohikoa den pintxopotea baliatuz, gure bolondresak bertan izango dira. Bolondresek eramango duten musikak pintxoak alaiago dastatzeko giro sortuko dute.

3000 sinadurak eskura ditu Hartu Hitzak, irungo biztanleriaren %5 izango litzatekena, irundar guztion laguntzarekin zifra horretara iristea lortuko dute.

Etiquetak: