Hiru aukera izango dituzte irundarrek azaroko herri galdeketan

Ehundaka pertsona bildu ziren atzo Zabaltza Plazan Hartu Hitza Irun elkarteak antolatu zuen Klik Eguna ekitaldian. Ilusioa, zirrara, poza eta jai giroa nabaria zen 3000 sinadura lortu zirela ospatzeko progamatu zuten egunean. Lan eskerga egin ondoren, elkarteak Irungo herriari euren esker ona eskeini nahi izan zien festa bat antolatuz Irungo erdigunean eta emaitza ezinhobea izan zen.

Hiru arrazoi nagusi zeuden ekitaldira joateko: Lehena, Irungo Herri Galdeketan irundarrei egingo zaien GALDERA ezagutzea. Bigarrena, etorkizunerako irudi bat izango den mosaiko erraldoi baten parte izatea, eta hirugarrena, Irungo Herri Galdeketako kantarekin disfrutatzea. Zabaltza Plaza jendez bete zen antolatzaileen harridurerako.

Beraz, arratsaldeko 18:00tan ekitaldia hasi zen hurbildutako irundar guztei eskerrak emanez eta jarraian, Los Secos taldeak Zabaltza Plaza danatzan jarri zuten. Aipatu beharra dago, Eneritz Furyak izan dela Irungo Herri Galdeketaren kantako letraren sortzaile eta Los Secos talde irundarrak erritmoa jarri diola. Behin kanta aurkeztuta, Hartu Hitza Irun elkarteko bi bolondres igo ziren kioskora lortutako sinadura guztiekin. Irungo Herri Galdeketak lortutako zilegitasuna ospatzeko unea zela adierazi zuten biek.

3861 sinadurak Irungo herriari erakutsi ostean, elkarteko beste bi kide kioskora igo ziren Irungo Herri Galdeketaren GALDERA aurkezteko. Irun Gure Esku Dagok antolatzen dituen Herri Galdeketen olatura batzen den 204. hiria izango zela aitortu zuten. Galdera adosteko prozesua azaldu eta gero, orain arte egindako Herri Galdeketatan egin ez den galdera formulazio berri bat hautatu izan zela azaldu zuten, hiru aukeretako galdera hain zuzen ere. Eta berezitasunekin jarraituz, parte hartze handiena lortzeko nahaiarekin, irundar bakoitzak hautatuko du beretzako egokiena den haukera, hau da, erantzuna ez da “BAI” ala “EZ” izango, erantzuna beti baiezkoa izango da. Beraz, hau izango da Irungo Herri Galdeketako Galdera:

  Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat?

    1-    Euskal estatu burujabe eta independientea

    2-    Estatu politiko berri bat, estatu espainiarraren barruan

    3-    Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa


Txaloka jaso zuten Irundarrek 2018ko azaroaren 18an erantzun beharko dioten galdera eta ekitaldiari amaiera emateko mosaiko erraldoia sortzen hasi ziren. Etorkizunean gordeko den irudi bat izango da larunbatekoa. Irundarrek euren eskuekin hautesontzi erraldoi bat egin zuten Zabaltza Plazan, irundarrek erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dutenaren hizpide.

Mosaikoarekin batera, berriro ere Irungo Herri Galdeketaren kanta entzun zen eta behin argazkia atera ondoren, jai giroa piztu zen pintxoen eta edarien artean.

Maiatzaren 19an, urte hasieran sortu zen olatu txikia olatu handi batean bilakatzen hasi zen, izan ere, urteak aurrera doan einean, Hartu Hitza Irun elkarteak geroz eta ahots gehiago batzen ari da Irungo herritarrengan.

Etiquetas: