Si Se Puede Irun udal taldearen Ikerketa batzordearen balioespena

Santanok eta Iridoyk dagoeneko euren argudioak eman dituzte ikerketa-komisioan, eta horren inguruan ditugun iritziak helarazi nahi dizkiegu Irundarrei.  

Hasteko, gure ustez, EAJ eta PSE taldeek adostutako ituna iruzurra izan dela ikusi da eta hori izan da, hain zuzen ere, gatazkaren benetako sortzailea. Are gehiago, argi ikusi dugu bi alderdien arteko ituna ez dela Irunen alde izan. Batetik, alkateak hiriaren garapenari buruzko berriak erabiltzen zituen propaganda egiteko, eta EAJk, minduta, isilean egin ditu gauzak, informaziorik eman gabe, ez bere kideari ez gainerako taldeei ere.

Horren guztiaren ondorioz, iruzurrak eztanda egin zuen, eta alkatea gaizki-esaka hasi zen bere bazkidearen aurka, legez kanpoko jarduketak egin zituela esanez eta, aldi berean, PSEren eta bere pertsonaren irudi ona babesten saiatuz. Akats larria egin zuen hor alkateak eta PSEk, ziur asko, ohikoa denez, euren hantusteak eta gehiegikeriak bultzatuta. 30 urtez gobernuan egon ondoren, bada garaia oposizioan umiltasuna ikas dezaten.

Ikerketa-komisioaren helburu zehatzari dagokionez, geure aldetik adierazi nahi dugu momentuz ez dela legez kanpoko jarduketarik ikusi, eta udal-teknikariek adierazitako irizpideen arabera jokatu zuten ala ez aztertu beharko da orain.

Edonola ere, Korrokoitzeko esparruaren inguruan irregulartasunak izan omen direla eta interes pribatuei jarraitu omen zaiela adierazi da. Politika egiteko arerioa maila pertsonalean suntsitzea onartezina iruditzen zaigu.

Irundarrei zera esan nahi diegu:
Ikerketa-komisioa itsuraz alderdien arteko liskar hutsa dela badirudi ere, agerian utzi du PSEk eta EAJk politika zaharra egiten dutela, Alkateak bere protagonismo publikoa lehenesten duela itunaren gainetik, EAJk esparru hori kendu nahi diola PSEri eta, azken batean, hiritarrak alde batera uzten dituztela. Hortaz, komisioaren emaitzetan gaizkilea nor den bazter utzita, argi geratu da Irunek aldaketa behar duela; BENETAKO ALDAKETA.

Etiquetas: