Gaurko Andreak, Berdintasunaren aldeko elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker, eta Haurralde Fundazioarekin eta Malen Etxearekin, Zumaiako emakume migratzaileen elkartearekin, batera datozen hilabeteotarako hainbat jarduera antolatu ditu, "Bizitza onerako zaintzak" izenpean.
Komunikazio eta elkarrizketarako guneak sortzea helburu duten tailerrak izango dira hauek, non, bizitzaren iraunkortasuna giza prozesu ororen erdigunean kokatuko den. Hortaz, inteligentzia emozionala, sexualitate atsegingarria, bizitzako duelu mota desberdinak, izaera eta pertsonalitatea, familiako arazoen entzute aktiboa, bezalako gaiak jorratuko dira beste askoren artean. "Tailer hauen bitartez familietako komunikazioa, emozioak… bezalako eguneroko gaiak gerturatu nahi dizkiegu irundar herritarrei. Bertaratzen diren pertsonak entzun zein parte-hartzeko aukera izango dute gainera, beraien esperientziak eta sentsazioak mahai gaineratuz. Gaur aurkezten dugun proposamen berri honekin, emakumeek zein gizonezkoek bizitzaren eta zaintzaren alorraren inguruan izan ditzaketen interesak eta beharrak jorratu nahi ditugu".
Ekintza guztiak Victoria Mendoza psikoterapeuta mexikarrak dinamizatuko ditu eta guztiz doakoak izango dira. Gainera, antolatu diren tailer edo hitzaldietan parte hartu nahi dutenek guztietan edota soilik interesa dutenetan izen emateko aukera izango dute, emaila ong@haurraldefundazioa.org bidaliz edo 688636730 telefonora deituaz. 5 tailer guztira, guztiak Gaurko Andreak elkartearen egoitzan izango dira (Kale Nagusia 11, 2.en solairuan) urriak 11, 18 eta 25ean eta azaroak 8 eta 15ean, 18:00etatik 19:00ak bitarte.
Halaber, bukatzeko, Gaurko Andreak elkartetik, behar izan ez gero haur zaintza zerbitzua ere izango dela adierazi nahi izan dute. "Zerbitzu honetan interesa duten pertsonek, izen ematea egiterakoan eskaera egin beharko dute".
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 786 irakurketak
- Castellano