Naturalak berreskuratzeko aukera historikoa irekitzen ari da pinudien gainberaren ondorioz, eztabaida publiko eta anitza irekitzea ere eskatuz

Orain, espezie exotikoen erabilera masiboan oinarritutako eredu intentsibo honek sortutako izurriteen ondorioz, intsignis pinuaren gainbera itzulezina omen da, onddoetan eta bestelako gaitzen jatorria duten patologia luze bat bere egoera fitosanitarioan eragiten ari delarik: banda marroia, banda gorria, fusariuma, prozesionaria, etabar. Ekologismoak hamarkadetan lortu ez duena, onddo mikroskopikoak lortzen ari dira. Gertatutakoaren ardurak ere eskatu beharko dira, dagokien ikerketak abiatzeaz gain: enpresak, politikoak, funtzionariak,…

Bestalde, aipatutako Baso Inbentarioaren arabera, baso naturalak (hariztiak, pagadiak, baso mistoak, artadiak,…) EAEk dituen 723.000 ha-etako lurraldeko %75etik desagertu dira dagoeneko, horietatik soilik %31,70a publikoak izanik.

Era berean, mugimendu ekologistak urteak daramatza gure mendien gaineko mehatxu berriaz ohartarazten, Australiako jatorria eta ekosistemen izaera inbaditzailea duten zenbait eukalipto espezieren ustiapenaren inguruan. Horregatik, intsignis pinuaren eta beste hainbat egur espezie exotikoen egoera fitosanitarioa ikusita, euskal baso-eredu gogorrena Gipuzkoan klonatzeko arrisku bizia dagoela salatzen du Eguzkik, Bizkaikoa hain zuzen. Herrialde honetan, eta PNV ereduari esker, eukaliptoaren erabilera intentsiboa 17.000 ha-tan zehar zabaldu da dagoeneko. Era berean, adi egon behar dugu intsignis pinuaren “ordezkoak” izan daitezkeen beste espezie exotikoen landaketa masiboaren aurrean: Douglas izeia, sekoiak edo kriptomeria.

Lortuko den baso agertoki berean ezinbestekoa izango da EAEko lurzoru publikoen zaintza bermatzea, egur-ustiapen komertzialaren biktima berriro izan ez daitezen. Adibide gisa, Gipuzkoan dauden 33.000 ha herri onurako mendietan, horietatik 26.000 ha 39 Udalen jabetzakoak, eta besteak Mankomunitate, Partzuergo eta Foru Aldundiarenak izanik.

Horrela,BIDASOALDEKO LAGUNAK gutxieneko sei oinarri proposatzen diegu:
    1. Arlo interesatu guztien partehartze anitza eta errealaren bermea: Aldundiak, Udalak, basojabeen eta egurraren sektore profesionalen elkarteak, unibertsitateak eta zientzia erakundeak, erakunde ekologistak, elkarte naturalistak, etabar.

    2. Zenbait gaietan indarrean dagoen legedia betetzearekiko erabateko bermea: ura, klima aldaketa, ingurumen arduraren Legea, bioaniztasuna, Natura 2000 Sarea, etabar. Lege araudi berri baten formulazioa, baso erabileren antolaketa espazialki mugatzeko, hau da, non babestu eta non ekoiztu egurra

    3. EAEn baso-habitatak bildu ditzaketen Natura 2000 Sareko eremu guztietan baso naturalak ezartzea, gaur egun egur-ustiapenak dauden 15.000 ha pribatuetan haiek berreskuratuz

    4. Ingurumenaren aurkako dirulaguntza publiko kaltegarrien ezabaketa, sektore primarioan benetazko landa-garapenaren sustapena baso-politika berriari lotuz

    5. Basojabe pribatuentzat bi kasuetan dirulaguntza publikoen emendatze handia: (1) baso naturalena; eta (2) Natura 2000 Sarean egur ustiapen exotikoena, baso naturalak ezarri eta bilakatzeko.

    6. EAEn egur ustiapen exotikoz okupatutako baso-eremu publiko guztietan (Udalena, Kuadrillena, Mankomunitate eta Partzuergoena, eta Foru Aldundiena) baso naturalen berreskurapena, horrela herri izaera duten lurzoru guztietan egur ekoizpenari uko eginez bertako basoetara eraldatuz: 55.000 ha

Bidasoaldeko Lagunak

Etiquetas: