Irungo langileak Herri Galdeketaren alde

Hartu Hitza Irun.- Gaurko egunean Irungo Langileek galdeketaren alde aurkeztu dira Urdanibia Plazan. “Irungo langileak galdeketaren alde” jartzen duen pankarta bat erakutsi dute plazaren erdian, azaroaren 18an bozkatzera joango diren seinale.

Pixkanaka pixkana Irungo Herri Galdeketaren eguna hurbiltzen ari da, eta Hartu Hitza Irun elkarteak irundarren babesa jasotzen ari da. Igandean Real Union taldeak galdeketari babesa eskeini bazion, gaur Irungo sindikalistek sentimendu bera irmo azaldu dute.

Norbanakoen izenean joan dira agerraldira, gehienak LAB eta ELA sindikatuei batuta dauden langileak eta argazkian irudikatu daitekeen bezala, argi ikusten da Hartu Hitza Irunen proiektuak ilusioa eragiten diela.

Sektore desberdinak batzen dituen elkartea da Hartu Hitza Irun, eta kanpaina aurrera doan einean, Irungo herriari hori helarazten saiatzen ari da uneoro.

Agerraldiaren ostean bertaratu ziren langileek hamaiketako goxo bat dastatzeko aukera izan zuten, Hartu Hitza Irunek nolabait eskertu zien eskeinitako babesa.

Etiquetas: