Azken 40 urteetako hautetsi eta Gipuzkoako Aldundiko junteroak ere Irungo herri galdeketaren alde agertu dira

Azken 40 urteetako hautetsiek eta gipuzkoako aldundiko junteroek agerraldi bateratu bat egin dute San Juan Plazan Irungo Herri Galdeketa babesten dutela adierazten eta Irungo herritarrak bertan parte hartzeko animatzen

Hartu Hitza Irunek aste honetan, Irungo sindikalisten babesa jaso du eta Irungo Alkatearekin ere bildu ziren, Galdeketaren bermea eta seriotasuna aierazten duen protokoloa aurkezteko. Gaurkoan, Irungo Herri Galdeketaren alde dauden azken 40 urteetako Udal hautetsi eta Gipuzkoako Aldundiko junteroek hurrengo astean ospatuko den Herri Galdeketarekin bat egin dute.

Hauxe da Elena Berazadik eta Xabier Martinezek irakurri duten eta gonbidatuek bat egin duten testua.

“Irundar guztientzat horren esanguratsua den San Juan Plaza honetan bilduriko hautetsiei egun on eta eskerrik asko.
Eta eskerrak eman nahi dizkiegu HARTU HITZA elkarteak egin duen deialdiari erantzun diotelako.

Ekitaldi honetan gaudenak erabakitzeko eskubidearen printzipio demokratikoak batzen gaitu.

Azaroaren 18an egingo den Herri Galdeketak oinarrizko ariketa demokratiko hau egikaritzen du , eta horregatik animatzen ditugu irundar guztiak parte hartzera eta esatera nolako etorkizun politikoa nahi duten Euskal Herriarentzat

Sinistuta gaude ariketa demokratiko honek onurak ez besterik ekarriko dizkiola gure jendarteari, hala nola:

Erabakitzeko eskubidea gizarteratzea.
Estatus politikoaren inguruko eztabaidan sakontzea Herritarren ahalduntzerantz urratsak ematea
Parte hartzearen kultura sustatzea
Irundarren arteko elkarbizitza areagotzea

Guzti honengatik hemen bildurik gaudenok Irungo jendarteari dei egiten diogu parte har dezala azaroaren 18an HARTU HITZA elkarteak antolaturiko Herri Galdeketan.”

Agerraldia bukatu ostean, hautetsiek eta junteroek Hartu Hitza Irunen egoitzan aperitibo bat dastatzeko aukera izan dute.

EKITALDIAN PARTE HARTU DUTEN HAUTETSIEN ZERRENDA

PODEMOS: María Valiente, Josetxo Arrieta eta David Soto

EAJ-PNV: Xabier Txapartegi (alkate ohia), Jose Luis Ocio, Bakarne Larrañaga, Jose Antonio Eizagirre, Beñardo Gartzia, Miguel Angel Sanchez, Ana Gayoso, Enrique Aizpioles, Iñaki Zuntzundegi, Lander Ugartemendia, Ricardo Etxepare, Jose ramón Estomba, Amaia Txapartegi, Iune Aranburu, Juanjo Eizagirre, Miren Gezuraga, Xabier Iridoy, Lourdes Larraza, Josune Gomez eta Jose Enrique Corchon

EH Bildu: Gurutz Aizpuru, Javier Martinez Ibargoyen, Alberto Muñoz Zufia, Natividad Fernández Otondo, Francisco Gallego Eraso, Jose María Ugarte Lopetegui, Iosu Cariñena Arbelaiz, Miguel González Larzabal, Jose Antonio Arretxe Quices, Martin Sorzabalbere Arruabarrena, Juan M. Rozpide Zugarramurdi, Miren Karmele Iriazabal Garcés, Garikoitz Arrastua Lekuona, Koldo Barros Martin, Peio Gascon Arranbillet, Enara Zubeldia, Tomas Carrera Juarros, Silvestre Balerdi Rezola, Oinatz Mitxelena Munduate, Juan Mari Unanue Unzueta, Juan Carlos Martinez Areta, Jokin Melida Beltran de Heredia, Izaskun Sorondo Asrzuaga, Jose Cayetano Diez, Dani Berasategi Peña, Maribel Castelló eta Lohitzune Txarola.

Etiquetas: