Bizilagunak ekimeneko kulturen arteko bazkariek 58 herrialdetako 2.542 lagun bildu dituzte Euskadin

Gaur Bizilagunak ekimenaren baitako kulturen arteko bazkariak ospatu dira. Aurten, zazpigarren urtea da jada, hainbat herrialdetako auzotarrak bazkaltzeko bildu dira, argi eta garbi adierazteko albiste faltsu eta zurrumurru arrazista eta xenofoboek ez dietela jarrera aldaraziko.

Oraingo honetan, 58 herrialdetako 2.542 lagunek hartu dute parte ekimenean. Gero eta erakunde gehiagok hartzen dute parte ekimenean, eta gero eta leku gehiagotan egiten da. Gipuzkoan, SOS Arrazakeriak koordinatzen du (127 bazkari egin dira herri ezberdinetan); Araban, Arabako Foru Aldundiak, CEAR-Euskadik eta Bitartean Jolasean elkarteak (Araialdea, Mendialdea, Lautada, Arabako Errioxa eta Añana kuadrilletako 11 herritan, eta Gasteizen); eta Getxo, Basauri, Barakaldo eta Eibarko udalek, bakoitzak bere herrian.

Bizilagunak ekimena oso alderdi intimo baten, gure etxeen, ateak zabaltzeko modu bat da. Eta bazkari horiek, hain zuzen, herritar moduan egindako adierazpen kolektibo bat dira: ekimenean parte hartzen duten pertsonek beren etxeen edo txokoen ateak zabaltzen dizkiote kultura aniztasunari eta itxi egiten dizkiete migratzaileak eta errefuxiatuak arbuiatzea dakarten mezu populistei.

Irunen 12 bazkari burutu dira.

Etiquetas: