Azaroko udalbatzako Irungo EHBilduren mozioak

Irungo EHBilduk honako mozio hauek sartu ditu ostiral honetako udalbatzan eztabaidatuak izan daitezen:

1- IRUNGO HIRIKO URREZKO DOMINA EMATEA ARAUTUKO DUEN PROTOKOLOA ERATZEKO MOZIOA
    Gure proposamena Irungo udalak urrezko dominaren ematea arautuko duen protokoloa garatzea da, herritar ororen parte  hartzea aintzat hartua izan dadin.

2- TRANTSITOAN DAUDEN MIGRANTEAK LAGUNTZEN ARI DEN IRUNGO HIRITAR SAREAREN LANA BABESTEKO MOZIOA
    Azken hilabete hauetan, instituzioek egin ez duten lana egiten aritu da Irungo hiritar sarea, elkartasun olatu handi bat sortuz. Berau jende anitzez osatua dago, eta lan eskerga egiten ari dira honako funtzioak eginez:
    - Harrera eta informazioaInformazioa.
    - Migranteei diru transferentziak erreztu.
    - Arropa, jana eta tratu duina eman.
    - Dispositibo ezberdinetara lagundu.
    - Instituzioek jartzen dituzten dispositiboetan hainbat arrazoirengatik onartzen ez dituzten migranteei lagundu, eta lotarako tokiak eskaini.

3- EUSKARALDIA DELA ETA UDALAREN EUSKARAREKIKO KONPROMISOA BERRESTEA
    Gure udalak euskararen aldeko ekimenak susper ditzan.

4- PINU INSIGNIS LANDAKETEK DUTEN GAIXOTASUNAREN AURREAN, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIARI BIDERATUTAKO ESKAERA.
Irungo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzeko Irungo udalak landaketa publikoetan segitzen dituen estrategiak GFAk bere egin ditzala.

Etiquetas: