Oparitu zure hitzak

Non: 
Brontë liburu-denda, Kale Nagusia 16
Data: 
Asteazkena, Abendua 26, 2018 - 17:00 -tik Osteguna, Abendua 27, 2018 - 16:55 -ra

Aurten ere Irungo Amnistía Internacional Taldetik egun berezi hauek aprobetxatu nahi ditugu gure elkartasun hitzak postal moduan bidaltzeko, munduko hainbat tokitan Giza Eskubideak babesteagatik espetxean dauden 3 pertsonari. Postal hauek jasotzean, nahiz ea haiek ulertzen ez duten hizkuntza batean izan, jakingo dute ez daudela bakarrik, bidegabekeria hori ezaguna dela. Postal hauek jasotzea izan daitekeen laguntza moralaz gain, postalek agintariei erakutsiko die ez direla biktima ahaztuak eta lagunduko dute haien egoera aldatzea lortzen.

Aurten nahi dugu Eduardo Cardet kubatar babesleak, Hanan Badr el-Din egizpziar babesleak eta Oyub Titiev errusiar babesleak gure laguntzazko hitzak jasotzea.
    
1999 urtean ekintza hau egiten hasi zenetik, kanpaina honen bidez haien kasuak agerrarazi eta salatu ziren 58 pertsonetatik 46 askatu dira. Beste kanpaina inork ez du horrelako kopurua lortu, eta nahiz eta, jakina, ez den ekintza honengatik bakarrik lortu, hitzek duten ahalmenaren froga bat gehiago da.

Horregatik topaketa berezi batera gonbidatu nahi zaitugu, zure hitzak protagonista izango diren topaketara.

Hurbildu asteazken honetan, abenduak 26, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Brontë liburu-dendara, Irungo Kale Nagusia 16 zenbakira. Etorri gurekin olerki irakurketa, irudi eta musika eskainiko dizkizun arratsalde honetara. Etorri eta parte hartu Flavita Bananak, binetagile, ilustratzaile eta marrazkigileak egindako bi libururen zozketara (postal bakoitzeko ilustrazioak berak egin ditu). Partekatu zure hitzak, eta partekatu gurekin prestatuak ditugun sorpresa batzuk.

OPARITU ZURE HITZAK, ZURE HITZAK BOTERETSUAK DIRA!

Irungo Amnistía Internacional Taldea

Etiquetak: