Txingudiren babesa 1994. urtean iritsi zen, hegaztien migrazioan bere padurek nazioarte mailan duten garantzia dela eta. Hala ere, hartutako betebeharren eta konpromisoen aplikazioa moteltzen joan da. Hortaz, urte gehiegi daramatzagu Txingudiko Kontserbazio Bereziko Eremuan eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuan dauden “Plaiaundiko kirol-pistak lekualdatzearen” zain.
Horren inguruan Udalak hartu zuen konpromisoa indarrean dagoen araudian jaso zen jada: Txingudiko Plan Berezia (1994) eta Europako Direktibak, Natura 2000 sareko eremu hau kontserbatzeko jarduketa eta neurrien dokumentuaren onarpenarekin (2013). 6 urteko gauzatze-epea finkatzen da (2019. urtera arte) kirol-instalazioak dauden eremuan padura-ekosistema leheneratzeko eta horiek birkokatzeko.
Txenperenea-mendebaldea
25 urte hauetan, hamaika aukera proposatu dira kirol-instalazioak birkokatzeko, baina baztertzen joan dira arrazoi desberdinak direla medio. Dena den, badirudi, azkenean, behin betikoa izan daitekeen alternatiba bat dagoela mahai gainean.
Dakigun bezala, 2018ko abenduaren 28ko udalbatzarrean mozio bat onartu zen, non Plaiaundikoak ordezkatuko dituzten kirol-instalazioak eraikitzeko kokalekua Txenperenea-mendebaldea den.
Mozio honek aldeko 13 boto izan ditu (5 PNV, 5 Sí se Puede-Irun eta 3 EHBildu), 2 kontrakoak (PP, ñanardura honekin: ez daude kirol-instalazioa Txenperenea-mendebaldean birkokatzearen aurka, baizik eta mozioa aurkezteko prozeduraren contra) eta 10 abstentzio (PSE-EE, egungo gobernu-taldea). Gehiengoaren babes hau nahikoa izan beharko litzateke instalazio berri hauek lehenbailehen errealitate izateko eta duela 25 urtetik dugun arazo honekin behin betiko bukatzeko.
Ezin dugu ahaztu alternativa honek (Txenperenea-mendebaldea) aurretiko azterlan bat eta udal hirigintza saileko zuzendariaren aldeko txostena duela, eta ondorioz, guztiz bideragarria dela, eta gainera, ekonomikoena eta administrazio-prozeduraren aldetik azkarrena dela, soilik Irungo HAPOren xedapen-aldaketa egin beharko litzatekelako.
ESKATZEN DUGU Irungo Udalak ahalik eta azkarren konpon dezala gai hau, aldarrikapen zahar hau are gehiago atzera edo oztopa dezaketen trabak minimizatzen saia dadila eta Ahalik eta azkarren alda dezala HAPOa bizilagunen eta kirol-elkarteen eskaerari erantzuteko; izan ere, erabiltzaileek, kirol-elkarteek eta eskola kirolako parte hartzaileek garai hauetara egokitutako kirol-instazaio duin batzuk merezi dituzte. Aldi berean, Plaiaundiko kirol-instalazioen birkokapenak Txingudiko badiaren eremu hau libre uztea ahalbidetuko du padur-ekosistema leheneratzeko, Natura 2000 Sarearen Eusopako Direktiba betez, eta Bidasoa-Txingudiko Kontserbazio Bereziko Eremua eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua kontserbatzeko jarduketa eta neurrien dokumentuaren jarduketarik garrantzitsuena gauzatuz.
IZENPETZEN DUGU:
Txingudi Errugbi Taldea, Txingudi Atletismo Taldea, A.VV. CENTRO (ENSANCHE), A.VV.LANDETXA (Ventas), A.VV.LARREAUNDI, AMPAs: Toki Alai DBH, Toki Alai HH, Elatzeta, Hirubide, Txingudi HH-LH-DBH, Belasko, CVC (Club Vasco Campig) Sociedad de Montaña, ARANZADI zientzia elkartea- Sociedad de ciencias ARANZADI, EGUZKI Antinuklear ta ekologista, SEO Gipuzkoa, SEO/BirdLife Euskadi, UGATZA Hornitologo taldea, ITSAS ENARA Hornitologo Taldea, EKOLOGISTAK MARTXAN, GREENPEACE Gipuzkoa, CADE (Iparrekokoalde), TXALAPARTA (Iparrekokoalde), Jaizkibel GEO Nature (Asc. Promotora de la propuesta AMAHARRI), BIDASOALDEKO LAGUNAK
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1351 irakurketak
- Castellano