Gauzen zergatia jakin ahal dugu oroimenari esker

Momento de la concentración de todos los lunes frente al ayuntamiento de IrunTxingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- 1919an, duela 100 urte, bi konkista garrantzitsu izan ziren Espainiako estatuan: 8 orduko lan-jarduna eta langileentzako derrigorrezko lehen asegurua.

Dena urte hartako otsailean hasi zen, LA CANADIENSE izenaz ezagutzen zen “Riegos y Fuerzas del Ebro” enpresa elektrikoaren grebaren sorrerarekin. zenean. Grebak berrogeita lau egun iraun zuen, Bartzelona hiria eta Kataluniako industriaren %70 gelditu zituen Espainiako historian izandako greba garrantzitsuenetako batean.

Langileen mugimenduaren arrakasta ikaragarri izan zen greba; izan ere, hauek lortu ziren: Soldatak hobetzea, kaleratutako langileak berriz hartzea, greban zehar atxilotutako milaka lagun eta zortzi orduko lan-jarduna, zortzi orduko lanaldiari buruzko Dekretua onartuz. Horrela, Espainia izan zen langileen aldarrikapen hori legez argitaratu zuen mendebaldeko Europako lehenengo herrialdea.

Estatuan zehar zabaldu zen borroka hori oraindik bero zegoela, 1919ko martxoaren 11n sinatu zen langileentzako Espainiako nahitaezko lehenengo asegurua.

Gertaera horiek jakitea beharrezkoa da. Izan ere, jende askok uste du eskubideak iristen zaizkigula gobernu batzuen eskuzabaltasunagatik. Historiak eta memoria kolektiboak erakuste digu eskubide horiek guztiak, alegia 8 orduko jardunaldia, botoa emateko eskubidea, emakumeen botoa, pentsioak, osasungintza eta hezkuntza publikoa milaka lagunek antolatutako borrokari esker konkistatu direla. INORK EZ DIGU EZER OPARITU.

Historiatik jaso dugun beste ikasgaietako bat da eskubide horiek konkistatu ondoren ez dagoela inolako bermerik eskubide horiek bizitza osoan errespetatzeko.

Elite ekonomikoek ahal badute –akolito guztien laguntzarekin-, eskubideak kentzeko behar den guztia egingo dute. Hori dela eta erne ibili behar dugu beti, eskubideak defendatzeko prest, kontuan izanik haietako batzuk gure arbasoek lortu zituztela duela mende bat.

Egindako borrokarekin eman duten adibidearekin, duela 100 urte konkista garrantzitsu horiek lortu zituzten herritar horiei merezi duten omenaldia egin nahi diegu, eta hori ez ahazteko eskatzen dugu. Haien adibideari jarraitu behar diogu, ez dugu utzi behar borroka antolatuaren bidez lortutako eskubideak kentzea.

PENTSIOAK DEFENDATU BEHAR DIRA, GOBERNUAN DAGOENA DAGOELA

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.