Erakusketa: Motxila etorkizunez bete

Non: 
Gipuzkoa Etorbiadea, 10, Irun
Data: 
Astelehena, Apirila 29, 2019 - 10:00 -tik Astelehena, Maiatza 6, 2019 - 19:55 -ra
Antolatzen du : 
Sare

Erakusketa Motxila etorkizunez bete, kartelaIrungo Sare Herritarra. Urte bat baino gehiago pasa da Haur Motxiladunenk jasaten duten bidegabekeria, mila kilometro egin beharra ama edota aita ikusteko, mediatikoki zabaldu zela. 2018an, urtarrilero Bilbon presoen hurbilketa eskatzen duen manifestazioan islada izan zuen, jende asko egoeraz jabetu zelako.

Egoera aldatu da eta agintari berriak daude baina haur hauen egoera ez da hobetu.

Horregatik, Irungo Sare Herritarrak, Erakusketa bat antolatu du jendearen kontzientzia berpizteko eta ume hauen eskubideak bermatzeko denon laguntza behar dela gogorarazteko.

Nabarmendu nahi dugu Euskal Herrian ordezkaritza duten alderdi guztiak (PP eta Front Nazional/Rassemblement National ezik) presoak Euskal Herrira hurbiltzeko manifestuak sinatu dituztela eta , era berean, Irungo Udalak azkeneko urteetan (2012 eta 2018an) bi mozio onartu duela ordezkaritza duten alderdi guztien aldeko bozekin (PPena izan ezik) legea bete dadin.

Zuengana jotzen dugu laguntza eskatzeko, atxikia doan kartela zabaldu edota bisita eginez apirilaren 29tik maiatzaren 5a arte.

Besterik gabe, mila esker arretagatik.

Etiquetak: