Pentsiodunen manifestazio berria abuztuaren 19an. Europak ez diezazkigula pentsioak lapurtu

Non: 
San Juan Plaza
Data: 
Astelehena, Abuztua 19, 2019 - 12:00 -tik Asteartea, Abuztua 20, 2019 - 11:55 -ra
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak

Cartel manifestación 19 agosto Movimiento Pensionistas Txingudi Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak (Irun-Hondaribiak) datorren astelehenean abuztuaren 19a 12tan, San Juan plazatik Ficoba-ko zabaldegiraino egingo den manifestaziora deitzen du.

Manifestazioaren arrazoia da, kontinente guztiko elite ekonomikoekiko adostasunarekin eta Europako hainbat talde politikoren konplizitatearekin, Nazioarteko Diru Funtsa, Europako Banku Zentrala, eta Europako Batzordea troikaren erasoa salatzea.

Guztia hau Miarritzen G7-aren gailurraz maneatuta, murrizketa-politikak eta gutxiengo ekonomiko pribilegiatuaren onerako gehiengo sozialaren eskubide galera zuzentzera datorrenean. Posible egin dituzten horiek, gaur egun, 26 familiak planeta bera partekatzen duten 3.800 milioi beste pertsonak baino ondasun gehiago edukitzea.

Erasoa dago Europa guztian, pentsio publikoak ahal den gehien murrizteko, banku handien eta enpresa aseguratzaileen etekinei, pentsio pribatuen negozioarekin laguntzeko helburuaz, Europar pentsiodunen bizitza-baldintzak hondatzen ari diren aldi berean.

Gaurko egoeran Espainiako Estatuan larriagotuta: irailaren 23a baino lehen gure proposamenez arduratzen den gobernua ez bada eratzen, hauteskunde berri batzuen deialdia ikusiko dugu, sine-die gure eskarien atzerapenera eramanda; ondorio negatiboekin guztientzat eta gehiago sufritzen dutenentzat batez ere.

Arrazoi hauengatik deia egiten dugu, eskualdeko pentsiodunak eta gehitu nahi duten pertsona guztiak, datorren astelehenean, abuztuaren 19an 12tan, Ficoba-raino San Juan plazatik abiatuko den manifestaziora joatera.

GOBERNUAN BAT ALA BESTE, PENTSIOAK BETI BABESTEN

Etiquetak: