Saludo del Alarde Público

fotoAlarde Publikoa.- Alarde Publikoak herritar guztiak agurtu nahi ditu, aurten ez baita Alardea egiterik izango, COVID-19 dela eta. Hartara, hiriko etxe guztietan diptiko bat banatu da; bertan, argazki batzuen artean, mezu batek honako hauek adierazten ditu: elkartasuna gehien sufritu dutenei, esker ona lehen lerroan egon direnei, eta krisi honetatik gizarte hobea, berdinagoa eta elkartuagoa izanik aterako garen konfiantza, itxaropena eta irmotasuna.

Diptikoa ez ezik, www.alardepublikoa.eus / www.alardepublico.org web gunean ere aurkituko dituzu denetariko informazioa, argazkiak, bideoak, agiriak eta Irungo Alardearen historiaren pasarte batzuk.

Bestetik, sare sozialen bidez, egunero argitaratzen ari gara lehengo urteetako entseguen bideo batzuk, etxetik grabatutako mezuak, argazkiak, eta abar, eta hilaren 28an, 29an eta 30ean berariaz prestatutako programazioa egongo da, bideo "bereziekin".

Etiquetas: