M8 Bidasoako Asanblada Feminista azken eraso matxistaren aurrean

m8m asanblada feminista logo

M8 Asamblada Feminista Bidasoa.- Beste behin ere, Donostian arma zuriz egindako eraso matxista deitoratu behar dugu.

Emakumea larri dago eta aurrera ateratzea nahi dugu.

Azaroaren 25a Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da, eta gertaera honek agerian uzten du oraindik ere erasotzen gaituztela, alegia indarkeria matxistaren etengabeko helburua izaten jarraitzen dugula., eta gaur egun "Aurrean izango gaituzue” inoiz baino ozenkiago oihu egingo dugu.

Gure babes osoa helarazi nahi diegu familiari eta bizirik atera den emakumeari, eta ez daudela bakarrik jakinarazi nahi diegu, gu garela - beldurragatik edo jadanik ez daudelako- ahotsik gabe geratu diren horien ahotsa.

Ezta bat gutxiago ere!!!

Etiquetas: