Irungo EH Bilduren balorazioa udal gobernu berriari buruz

Jokin Melida, portavoz de EH Bildu Irun.

Irungo EH Bildu.- PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostu duten gobernu akordioaren ostean, EH Bildu da hiriko ezkerreko alternatiba bakarra. Gure eginkizuna eta helburuak ez dira aldatzen akordio honekin, eta orain arte bezala jarraituko dugu, herritarren beharrak gure politiken erdigunean jarriz.

Jarrera proaktiboa izaten segituko dugu, beraz, ez diogu ezeri uko egiten, eta udal-gobernua zorrotz kontrolatzeaz gain, aurreko aurrekontuan hartutako erabakien jarraipen zorrotza egingo dugu, bete daitezen.

Gaur egun gobernu berriko karguen banaketa zein izango den badakigu, baina garrantzitsua falta zaigu: zertarako eratu den. Gaur egun ez dakigu zein den gobernu berriaren programa, ezta ezarritako helburuak ere, beraz, harik eta hauek ezagutu arte ezin izango dugu sakoneko baloraziorik egin.

Zaintza, berdintasuna, alokairuko etxebizitzen parke publikoa, trantsizio energetikoa eta euskara izango dira, besteak beste, Irungo EH Bilduren zutabeak aurrerantzean ere. Irun anitza dela pentsatzen jarraitzen dugu, eta auzoetatik irundarrekin eraikitzen jarraituko dugu, gure hiri eredua marrazten duten proposamenak eta proiektuak mahaigaineratuz.

Etiquetas: