Urtarrilaren 24ean ez dituzte bere etxebizitzatik kaleratuko, Solvia-Sabadellek irailaren 1ean burofax baten bidez adierazi zioten bezala.
Plataforma deitzaileek eta Miguel Angelek eskerrak eman nahi dizkiegu elkarretaratzean parte hartu duten 80 bat lagunei. Nabarmentzekoa da Irungo Udaleko gobernu-batzarreko zinegotzien eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkideen eta Donostiako EH BILDU ETA ELKARREKIN PODEMOS zinegotzien partaidetza.
Azpimarratu behar da, halaber, Irungo alkatetzak konpromisoa hartu duela elkarretaratzearen ostean bitartekari lanak egiteko, IRUNGO UDALAK, BESTE ASKOREN ETA GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIEN ILDO BEREAN, bankuek, higiezinen enpresek edo/eta inbertsio funts edo funts putreek eskatutako familia zaurgarrien ETXEGABETZERIK GABEKO hiri izateko konpromezua hartu zuen 2015eko abenduaren 23an Kaleratzeak STOPek aurkeztutako mozioa onartzerakoan.
Eta amaitutako kontratu soziala zazpi urterako berritzea, hiru urteko berritze automatikoarekin eta 315 euroko alokairu soziala mantentzea eskatzen dugu, indarren dagoen HELak dioen bezala. 78 eta 75 urteko hipoteka-abal-emaile hauek, 1174 euroko pentsio urria eta 198 euroko udal-laguntza jasotzen dutenek bere bizitza osoko etxebizitzan bizitzen jarrai ahal dezaten.
Miguel Angel eta Olivak gaur bizi duten drama hau HIPOTEKA-ABAL-EMAILE askok bizi dutena da; jadanik ordainduta zituzten etxebizitzekin senideen higiezinen burbuilaren ondorioz ordaindu ezin izan zituzten hipoteka-maileguak bermatu zituzten eta, beraz, bankuek milaka etxebizitza eskuratu dituzte, beren HIGIEZIN-AGENTZIETARA eta INBERTSIO-FUNTSETARA eskualdatu dituztenak, haien salmentarekin edo alokairuarekin espekulatzeko.
Espekulazio-politika hori ez dute bankuek bakarrik egiten, baita higiezinen agentziek ere, hala nola, Inmobiliaria Vascongadak bere etxebizitzak Azora Funts putreari salduz; azken hau ere ez baita mugaeguneratutako kontratuak alokairu eskuragarriekin BERRITZEN ari. SOLVIAren egungo jabeak LINDORFF-INTRUM Inbertsio funtsa, % 80ko partaidetzarekin eta Sabadell, gainerakoekin, dira.
Horixe nahi du SOLVIAk:
semeak sinatutako maileguaren berme gisa etxebizitza Sabadelli ordainean eman ondoren sinatutako, alokairu soziala duen eta luzaezina den kontratua hiru urtez ez berritzea, etxea utzitakoan, alokatzea edo PREZIO ESPEKULATIBOETAN saltzea.
Horregatik, SOLVIAk oraindik eta dio erantzun gure ESKERA ZUZENAri. Ziur gaude mobilizazio jendetsu honen ondoren eta Irungo alkatetzaren bitartekaritzarekin lortuko duguna.
Miguel Ángel eta Oliva bere etxebizitzan geratuko diren zazpi urteko eta hiruko luzapena duen kontratu sozialarekin.
ETxebizitza eskubidea da eta ez funts putre, higiezinen agentzien eta bankuen negoziorako
BAI, AHAL DA
- Egutegia
- 543 irakurketak
- Castellano