Mobilizazio hiritar berriak Behe Bidasoan Osasun Sistema Publiko eta kalitatezko baten alde

URTARRILA MOBILIZAZIOAK

Behe Bidasoako Osasungintza Publikoaren Defentsarako Hiritar Sarea.- Gu ere honaino heldu gara. Langileak borrokan, hiritarrok ere bai! Urtarrilean langile zein hiritar sistema publikoaren defentsan

Behe Bidasoko osasungintza publikoaren aldeko hiritar saretik guztiz bat egiten dugu Osakidetzako langileen aldarriekin eta bat egiten dugu urtarrilak 28-ari begira martxan jarri duten mobilizazio egutegiarekin. Jakina den bezala, zentzuzkoa dira eta jendarte guztiaren ongizateari begirako aldarriak:

  • Lehen arretarako baliabide gehiago
  • Gutxienez BPG-ren %7a Osasun Sistema Publikora
  • Pribatizaziorik edo/eta murrizketarik ez

Langileekin, gogor salatzen dugu EAE-ko aurrekontuak osatzeari begira Eusko Jaurlaritzaren jarrera hipokrita eta autoritarioa. Osakidetzako gehiengo sindikalaren planteamenduak entzun nahi ez dituen jarrera anti-demokratikoa.

Argi dugu Osasun Sistema Publikoa hiritarrok komunean dugun ondare bat dela. Edozein eredu sozial justu eta duinerako ezinbesteko zutabea. Horregatik krisi ekonomiko, sozio-sanitario eta gobernu politika neoliberalek osatzen duten koktel arriskutsu honetan, inoiz baino gehiago defendatu beharra dagoelakoan gaude.

Guztiagatik, egunez egun indartzen ari den Behe Bidasoako Osasungintza Publikoaren Babeserako Hiritar Saretik, gehiengo sindikalaren mobilizazio egutegia gure egiten dugu. Honez gain, hiritarren konpromisoa mobilizatu ahal izateko egutegi osagarri bat jartzen dugu mahai gainean:

  • Urtarrilak 20, 19.00tan : Hiritarron Kontzentrazioa Irun Zentro osasun etxean
  • Urtarrilak 21, 13.00ean: Osasun Langileek deituriko mobilizazioarekin bat. Dunboako Anbulategian
  • Urtarrilak 30, 12.00etan: Manifestazio handi eta zabala. Lekua argitzen joango gara.

Hiritarrok ere HONAINO HELDU GARELAKO

Osasun langileekin batera
Kalitatezko Osasun Sistema Publikoaren baten alde
Asko dugu jokoan

Etiquetas: