Bidasoa Bizirikeko El Espaziok eta Adiskidetua elkarteak bat egin dute aholkularitza eskaintzeko atzerritartasunaren gaian

logotipo

Gaur arratsaldeko 4etan, informazio solasaldia izango da azaltzeko Adiskidetuak elkarteak Bidasoa Bizirikeko El Espazion, datorren hiruhilekoan,  hamabostean behin emango duen zerbitzua zertan datzan azaltzeko.  (Anaka k. 27. zk.)

“Atzerritartasunaren gaiari buruzko aholkularitza juridikoa” izeneko tailerra da. Oro har, egoera administratiboa Espainian erregularizatzeko, bizitzeko eta lan egiteko baimenak, berritzeko, familiak elkartzeko (nazionaltasuna, bitartekoak eta abar)  egin behar diren tramiteekin lotuta dauden kontu guztiei buruzko informazioa emango da.

Hitzaldi hau horri buruzko informazioa nahi duten pertsona guztiei zuzentzen zaie; hurrengo saioei begira, bere kasu partikularra kontsultatu nahi duenak hitzordua eskatu eta bere zalantzak era indibidualean argitu ahalko ditu. inetresa duten pertsonek informazio gehiago lortu ahalko dute  943 633160 telefonora deituz

Etiquetas: